Baskoniako notiziak : Iparretik ikusiak / Jean-Louis Davant
Allande Oihenart idazle historialariak "Notittia Utriusque Vasconiae" 1637 urtean agertu zuen: bi Baskonia bereizten zituela, bat iparraldekoa eta bestea hegoaldekoa, bi erresuma indartsuen menean. Liburu honetan <Iparraldeko Baskonia> hortarik, hots <iparretik ikusiz> Euskal Herriaren iragana zehazten da. Maiz hegoaldetik ikusiz, Iparralde honi garrantzi eskasa ematen zaio, ahaztuz lehenengo Baskoien eremu zabal indartsua izan zela. Liburu honek, obra hura oroituz,<Notiziak> agertzen ditu <Baskoien> munduari bere tokia aitortuz. Azpimarratuz bere historia ezagutzen ez duen populua mundutik ezabatzeko arriskuan eta zorian dagoela. Memoria galtzen duen jendea bezala. Ez daki non dagoen, ez nondik datorren, ez eta norantz ari den.
Zerrenda:
Egile nagusia: | |
---|---|
Argitaratua: |
Baiona :
Maiatz,
2022
|
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Saiakerak
|
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Saiakera | S DAV bas | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK22040430 |