Azala
Bideoa Eskuragarri

Errigoitiko talaiatik Gernikako bonbardaketa basatiaren lekukotza [Interneteko baliabidea - Bideoa] / Ahaztuen oroimena

1912. urteko urtarrilean jaioa, ehun urte bete berri ditu Errigoitiko Margarita Barainka. Ispasterkoa zen Fermin bere aita, eta Errigoitiko Madalenbeko baserriko Luzia Etxebarriakin ezkondu eta bertan bizi izan ziren, Margari izan zen familia honen lehen ondorengoa. Errigoitiko udaletxearen etxabean zegoen nesken eskolan gerra aurretik ikasi bazuen, beti gazteleraz aritu behar zen irakasle euskaldunik izan ez zuelako. Sarri joaten zen Gernikara, astelehen gehienetan bai behintzat. Baita aldiro Bilbora ere, ama Bilboko jatetxe baten sukaldari aritua zenez, trenak eskaintzen zieten aukeraz baliatuz txangoak egiten zituzten Bizkaiko hiriburura. 15 urte zituen Margarik Gernika suntsitu zutenean. 1937ko apirilaren 26an Gernikako aire erasoa izan aurretik Margarik ez zuen gerraren gordintasunik nozitu. Baina astelehen horretako goizean, matxino faxisten alde borrokatu zuten hegazkin alemaniarrek Gerrikaitz eta Arbazegi (Munitibar, gaur egun) erasotu eta suntsitu zuten goiz horretan, etxetik ikusi zituen hegazkinak Oiz aldetik etorriaz Errigoiti parera arte heltzen zirela, itzulia hartzera. Ikusitakoarekin bere ama mesfidati zen, Gernika bonbardatuko zutelakoan ziren, beldur ziren. Gernikako azokara bera bakarrik jaistea erabaki zuen amak, han, parean suertatu zitzaion arratsaldeko laurak inguruan hasi zen erasoa. Hiru orduz estolda estu batean babestuta, gauez lortu zuen amak etxera itzultzea. Tartean etxekoak estu eta larri, eta larriago hurrengo egunetan frentea eta borrokak Erri...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Erakunde egilea: Ahaztuen Oroimena 1936
Argitaratua: [Markina-Xemein] : Ahaztuen oroimena : 2022
Gaia:
Generoa / Forma: Interneteko baliabidea
Zinema dokumentala
Erreferentzia-materialak
Bideo didaktikoak
Loturak: Ikus bideoa (Youtube)
Argitaletxearen webgunea
Ikus youtube kanala

Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Erreferentzia-bideoak INTERNETEKO BALIABIDEA EK22040378