Samuel eta Slawo / Karlos Linazasoro
Narrazio bilduma honetan, 86 ipuin labur bildu ditu, umore beltza izan du arma, absurdoaren mila aurpegiak agerian utzita. Pieza laburrak, mikroipuinak eta narrazio laburrak, biltzen ditu liburu honek, antzerkirako gidoi ere izan litezkeen kontakizun luzeagoekin batera. Egileak guztiz bereak dituen gai eta obsesioak ageri zaizkigu orrialdeotan, inoiz baino depurazio handiagoz emanak. Umore gordinak, absurdoak, kaosak, karikaturek, muturreko egoerek irribarrearen marra leuna marraztuko dute irakurlearen ezpainetan. Maiz keinua ere izoztuko zaio, ordea, irakurleari... Gutxi du artifiziotik Karlos Linazasorok darabilen prosa biluzi zuzenak; alabaina, bere ahots zeharo identifikagarriak poetika guztiz minimalista, sotila eta jantziagoa eskaintzen digu, eraginkortasunetik.
| Egile nagusia: | |
|---|---|
| Argitaratua: |
Irun :
Alberdania,
2022
|
| Edizioa: | 1. argit. |
| Bilduma: |
Narrazioa (Alberdania)
; 153 |
| Generoa / Forma: |
Helduentzako Literatura
|
| Loturak: |
Argitaletxearen webgunea |


