Azala
Liburua Eskuragarri

Liztor mutanteak / Santi Leoné

"Hemendik hurbil, liztor mutanteen arraza berri bat hazten ari da". Horiek badira izan zerbaiten abisu -mehatxu, akaso-, eta, haien asots gogaikarria nola, aitortu gabeko fantasiak eta zama diren bizi puskak gainetik astindu nahian ari dira hamar kontakizun hauetako protagonistak. Eritasunak erauzitako lo orduetan, largabistarekin pareko bizilaguna behatzen duen andrea; maitalearen etxetik seme txikia den ospitalera lasterka doan gizona; mundu literarioaren azpi jokoak eta lerro arteak; superheroien unibertsoak, porno atariak eta maitasun perfektuak; haur kanpalekuetako putzuen sakonera; Döner Kebab batean pizza margherita bat jatea; ohatzeko epeltasun ezagunaren ifrentzuaz jabetzea. Ziztadak, den-denak. Hartutako erabakien eta, batik bat, hartu gabekoen gainean hazka egiten du Santi Leonéren estreinako ipuin liburuak.

Zerrenda:
Egile nagusia: Leoné Puncel, Santiago
Argitaratua: Zarautz [etab.] : Susa, L.G. 2022
Bilduma: Narratiba (Susa) ; 143
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Baliabide digitalak
Loturak: Ikus liburuaren bertsio digitala (Susa)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N LEO liz Eskuragarri  Maileguan eskatu IRALE22050308
Narratiba (Helduentzat) N LEO liz Eskuragarri  Maileguan eskatu EK22040355