Azala
Bideoa Eskuragarri

Liluragarria [Bideoa] : gorputz barrura goaz / Ene Kantak

Lan honetan DVD eta CDa aurki ditzakezue, 15 abesti eta 15 bideoklip. Gainera liburuxkan abestien letrak datoz. LI-LU-RA-GA-RRI-A... Ez al zaizue iruditzen? Liluragarria, bai, Ene Kantaken diskoa. Baina batez ere, gure gorputza, makina perfektu hori. Ene Kantaken xedea gorputzaren barrura bidaiatzea izan da, 15 abesti berriren bitartez. Beti bezala, badakizue Ene Kantaki asko gustatzen zaiola abestea eta dantzatzea: beraz, cd eta dvd-arekin abesten eta dantzatzen jarraitu ahal izango duzue. Pasa den ikasturtean zehar ETB3n entzun dituzuen abesti berriak biltzen ditu diskoak: Egun on, Buhamiek, Ipurdi-Ipurdi, Ez dut nahi, Gayarre... eta abeslarien artean Telleria anaiak, Xabier eta Kristina Solano, Maider Ansa, eta oraintxe ahaztua dugun jende jator gehiago. Euskal Herriko ikastetxe askotako haurrak ere ageri dira dantzan, ez pentsa! Diskoaren kontrazalean jartzen du parte-hartzaileen izen-abizen guztiak. Agian zu ere agertuko zara...

Zerrenda:
Erakunde egilea: Ene kantak
Argitaratua: [Atarrabia] : Ene Kantak, L.G. 2020
Generoa / Forma: Haurrentzako musika
Haur eta gazteentzako zinema
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Adina / Maila: Haurrentzat bereziki gomendatua (2 urtetik aurrera)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Haur eta gazteentzako filmak HF ENE lil Eskuragarri  Maileguan eskatu EK22040005