Azala
Liburua Eskuragarri

L. A. A. / Maixa Zugasti

Donostian kokaturiko thriller psikologikoa honek egileari jazotako gertaera hunkigarri batzuk ditu abiapuntu. Duela urte batzuk, emakume batek laguntza eskatu zion. Senarraren jipoiak eragindako ubelduz beteta agertu zen, heriotza mehatxuaren pean, erabat izuturik... Errealitatean lez, orri hauetan, maitasun istorioa dirudiena beldurrezko kontalizun bihurtuko da. Gezurra, izua, mendekua eta ankerkeria ohikoak izango dira, harik eta bakoitza bere bakardadea gainditzera ausartuko den arte...

Zerrenda:
Egile nagusia: Zugasti, Maixa
Erakunde egilea: Kutxa Fundazioa
Argitaratua: Sevilla : [Donostia] : Algaida ; Kutxa Fundazioa, 2017
Edizioa: 1. argit.
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Loturak: Liburu honi buruzkoak Artefaktua telesaioan