Antzinako Egipto [Interneteko baliabidea - Bideoa] / Benito KMK
Benito KMK Youtube kanalean Historia eta Geografiako irakasgaien inguruko bideoak aurkitu ditzakegu. Bideo hauetan Beñatek gutxitan hitz egiten du. Hau da, ez ditu audio azalpen asko ematen. Horren ordez azalpen gehienak testuen bidez txertatzen ditu. Edukiak interesgarriak izatea lortzen du, beraz hemen eskuragai izango dituzu. Bideo honetan, "antzinako Egipto" gaia eskaintzen digu, eta honako galderei erantzungo die Beñatek: 1- Non ezarri ziren antzinako egiptoarrak eta zergatik? 2- Zeintzuk dira Egiptoko historian desberdintzen diren garaiak? 3-Noiz eta nola amaitu zen egiptoar zibilizazioa? 4-Nor zen "FARAOIA"? Zein botere zuen? 5-Zertan lan egiten zuen populazioaren gehiengoak? Azaldu. 6- Zeintzuk dira egiptoarrek utzitako arte adierazpen garrantzitsuenak? 7- Nolakoa zen egiptoar erlijioa? Azaldu. 8- Zein zen Antzinako Egiptoko idazkera? Nolakoa zen?
Argitaratua: |
[S.l.] :
Benito KMK,
2019
|
---|---|
Bilduma: |
Benito KMK (Youtube kanala)
|
Hezkuntza-etapa: |
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) |
Ikasgaia: |
Geografia eta Historia |
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Bideo didaktikoak
Baliabide digitalak Curriculumeko baliabideak |
Loturak: |
Ikus bideoa Ikus youtube kanala |
Adina / Maila: |
DBH |