C1 mailako idazlana erraz egiteko 150 ariketa / [sorkuntza] Josu Erkiaga Laka ; [edizioa, Aiora Jaka, Jone Dorronsoro ; diseinua eta maketazioa, Ainhoa Lukas ; maketazioa, Lorea Uribetxeberria]
2007an argitaratutako 100 ariketa, EGA azterketako idazlana erraz egiteko liburuaren bertsio egokitua da hau. Izan ere, EGA zena C1 maila da gaur egun, Europako maila-sistemara egokituta. Liburu berrian, C1 maila eskuratzeko azterketako idazlana egiten trebatzeko, 150 ariketa berri biltzen dira, C1eko azterketetan orain arte jarritako eginkizunetatik abiatuta. Ariketak material errealetatik abiatuta prestatu dira, azken urteetan hainbat ikaslek HABEren azterketetan egindako idazlanetan oinarrituta. Atalez atal, ikasleak idazlana egituratzen ikasiko du, idazten hasi aurreko zirriborroa osatzen, eta testuaren kohesioa, aberastasuna nahiz zuzentasuna lantzen. Proposatzen diren ariketak askotarikoak dira. Batzuetan, beste norbaitek idatzitako testuei erreparatzeko eskatuko zaio ikasleari, ondo egindakoetatik ikas dezan eta hobetu beharrekoak antzeman ditzan. Beste batzuetan, pista batzuk emango zaizkio idazlanaren zati bat osa dezan. Azkenik, ariketa batzuetan idazlana osorik idazteko eskatuko zaio. Liburuaren amaieran, ariketa guztien soluzioen aurretik, ikasleek sortutako idazlan onen ereduak ere eskaintzen dira.
Egile nagusia: | |
---|---|
Egilea(k): | ; ; ; |
Argitaratua: |
Aduna :
Elkar,
L.G. 2021
|
Bilduma: |
EIMA 1 (2022ko deialdia)
|
Hezkuntza-etapa: |
Batxilergoa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) |
Ikasgaia: |
Euskara eta Literatura |
Generoa / Forma: |
EIMAk onetsitako materialak
Curriculumeko baliabideak Azterketak |
Loturak: |
Argitaletxearen webgunea |
Adina / Maila: |
DBH eta Batxilergoa |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
R300 Idazketa | [R300] 811.361 ERK cba | Mailegaezina | IRALE22110258 |
Azterketak, testak, ariketak... | 811.361 ERK cba | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK22110036 |
Azterketak, testak, ariketak... | 811.361 ERK cba | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK22020131 |