Azala
Liburua Eskuragarri

Gizon ikusezina [Interneteko baliabidea] / Herbert George Wells ; itzultzailea, Miren Arratibel

Herbert George Wells, eleberrigile, kazetari eta soziologoa, Bromleyn jaio zen 1866an eta Londresen hil 1946an. Jatorri apalekoa izaki, oso gazterik hasi behar izan zuen lanean eta gaztaro latza izan zuen Wellsek. Baina sekula ez zituen alde batera utzi irakurketa eta kultura. Zenbait zientzia alorretako oinarriak ikasi zituen gau-eskoletan eta Londresko Zientzietako Eskola Normalean ikasketak egiteko beka bat lortu zuen. Ikasketa haiei zegokien titulurik lortu ez bazuen ere, beka hari esker bildu ahal izan zuen gerora bere eleberrien inspirazio iturri izan zituen esperientziak. Literatura alorreko aukera handia, aurretik zenbait saio eta artikulu idatzia bazen ere, 1894an izan zuen: izan ere, idatzia zuen kontakizun labur batekin eleberri bat osatzeko eskaria jaso zuen urte hartan. The Chronic Argonauts zen kontakizunaren izenburua, eta etorkizunera eginiko bidaia baten kronika egiten du; 1895ean eman zuen argitara eleberria, The Time Machine izenaz. Eleberri hark ospe handia eman zion, eta aurrerantzean ospe horrek ez zuen mugarik ezagutu. 1895ean bertan eman zuen argitara The Wonderful Visit; hurrengo urtean The Island of Dr. Moureau; 1897an, berriz, The Invisible Man (Gizon Ikusezina); 1898an The War of the World; eta 1901ean The First Men in the Moon. XIX. mende bukaerako eleberri horiek kutsu fantastiko eta apokaliptikoa dute; XX.aren hasierakoak, berriz, utopian oinarrituak dira oro har: Mankind in the Mankind (1903), A modern utopia (1905) etab. Aurrerago eleb...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Wells, H. G. (1866-1946)
Erakunde egilea: EIZIE
Egilea(k): Arratibel, Miren 1969-)
Argitaratua: Euba : Ibaizabal, L.G. 1997
Bilduma: Literatura Unibertsala (Ibaizabal) ; 60
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Baliabide digitalak
Loturak: Ikus liburuaren bertsio digitala (armiarma.eus)

Antzeko izenburuak