Azala
Liburua Eskuragarri

Oktaedroa [Interneteko baliabidea] / Julio Cortázar ; itzultzailea: Gerardo Markuleta Gutiérrez

1974an argitaratua, zortzi ipuin biltzen ditu liburu honek, baita zortzi ertz edo postura ere. Dena dela, estilo batasuna mantentzen du, errelatoaren kontzepzio oso berezi batean bildua. Cortazarren narragintza Henry James-engandik Poerenganaino doa, Borgesengandik Chejovenganaino. Baina literatur eraginek ez dute gauza handirik argituko. Kontaketa bakoitzaren garapenak eta hizkeraren erabilera orijinalak dute garrantzirik gehien lan hauetan. Izan ere, Cortazarrek sedukzio estrategia bat darabil, pertsonaien eta narratzaileen hizkeran oinarritua eta esaera, modismoen erabilera ia burlosoan. Argentinar gizatalde anitzen berbetak birsortzen ditu. Eta ipuina mundu ttiki eta bereizi baten antzera antolatzen du, barne giltza eta errepikapen sinbolikoen bidez irakurlearen konplizitatea behin eta berriz eskatuz. Hala dagi, elementu liluragarriak egunerokotasunaren muinean eztanda egin dezan, ohiko bilbapeen bestealdetik dauden errealitateetara jauzi egin asmoz. Cortazarren xedea gure gizaki erosoen seguritatea problematizatzea da, guregan egon eza sortuz, ikasitako eskema jakinak -eta ezkutuan ditugunak- apurtuz, «errealitatea» eta fantasiaren arteko muga ez dela hain garbia agerian jarriz, beti bilaketara, galderara, ezbaira eramaten gaituelarik. «Azken kontuan balio duena, nik kontatu nahi izan dudana, baieztapen zeinu bat da erdeinu eta izu-ikararen gaur eguneko gehikuntzaren aurrean, eta baieztapen horrek gizakiaren gauzarik oinarrizkoena, bizigarriena izan behar...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Cortazar, Julio (1914-1984)
Erakunde egilea: EIZIE
Egilea(k): Markuleta, Gerardo
Argitaratua: Euba : Ibaizabal, L.G. 1992
Bilduma: Literatura Unibertsala (Ibaizabal) ; 24
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Baliabide digitalak
Loturak: Ikus liburuaren bertsio digitala (armiarma.eus)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N COR okt Eskuragarri  Maileguan eskatu EK22020006