Azala
Aldizkako argitalpena Eskuragarri

Behinola : haur eta gazte literatura aldizkaria 44. zenbakia / [koordinatzailea, Miriam Luki Abisua ; erredakzio batzordea, Asun Agiriano ... et al.]

Irakasleen prestakuntzarako aldizkaria da, haur eta gazte literaturaren ingurukoa. Behinola 44. alearen edukiak honakoak izan dira: Haur- eta gazte-literaturaren inguruko ekintzen AGENDA. HITZAURREA non aldizkari guztiaren edukiaren berri ematen dugun. ELKARRKIZKETA NAGUSIA, zeinetan Anna Juan Cantavella kultura-antropologian doktore eta Haur-literatura adituarekin mintzatu garen, Haur eta Gazte Literaturako bitartekarien funtzioaz . GALTZAGORRI ALBISTE: Bi egitasmo berriren nondik-norakoak azaldu ditugu; "Hizki-Hazka" areto literario sortu berriaren ingurukoak; "Gonagorri" Galtzagorrik abiatu berri duen podcastari buruzkoak. SORMENEZ atala: Antton Kazabonen poesiak eta Asier Iturralde Gastónen ilustrazioek osatua. LAU ESKUTARA atalean Mari Garcia dinamizatzaileak Galtzagorriko irakurketa kluben berri eman digu eta Patxi Zubizarretak Gasteizen bideratu duen gazteentzako idazketa lantegi baten inguruko informazioa eskaini digu. IRUZKINAK atalean, 30 liburu iruzkindu ditugu. Eli Zaldua bertsolari eta idazleak "Ottoline eskolara doa" bere liburu KUTTUNAz hitz egin digu. ZER EKARRIKO? sailean, Karla Fernández de Gamboak "The Jolly Postman or Other People's Letters'" liburua ezagutarazi digu. Begoña Durrutyk DENBORA-PASArako Satan txotxongiloa egiteko aukera eskaini digu.

Zerrenda:
Erakunde egilea: Galtzagorri Elkartea
Egilea(k): Luki Albisua, Miriam ; Agiriano, Asun
Argitaratua: Donostia : Galtzagorri Elkartea, 2021
Bilduma: Behinola (Galtzagorri Elkartea) ; 44
EIMA 1 (2022ko deialdia)
Gaia:
Generoa / Forma: EIMAk onetsitako materialak
Baliabide digitalak
Loturak: Aldizkariaren bertsio digitala
Ikus aldizkariaren bertsio digitala
Adina / Maila: HH, LMH, DBH eta Batxilergoa
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Aldizkariak I ALD BEH 44 21 Eskuragarri  Maileguan eskatu EK22010080