Erizaintza zainketa aringarrietan eta bizitzaren amaieran / María Belén Martínez Cruz ... [et al.] ; [itzultzailea eta zuzentzailea, Alfontso Mujika eta Ane Goenaga (Elhuyar)]
Hirurogeita hamar autoreren baino gehiagoren trebetasunak eta ezagutza bildu ditu Erizaintza zainketa aringarrietan eta bizitzaren amaieran obrak. Autore horiek -batzuk atzerrikoak dira- erizaintzako profesionalak dira, eta eskarmentua dute zainketa aringarriak behar dituzten pazienteak eta bizitzaren amaieran daudenak urte luzetan artatu eta gero. 46 kapitulu dira guztira, hiru ataletan banatuak: - «Alderdi orokorrak» atalak honako galdera hauei erantzuten die: zer diren zainketa aringarriak eta zer antolamendu-eredu dauden zainketa horiek emateko, zer ikuspegi duen gizarteak heriotzaz, eta zer eginkizun duen erizaintzako profesionalak premia aringarriak dituzten pazienteak eta bizitzaren amaieran daudenak artatzeko orduan. - «Arazoak detektatzea eta haiei ekitea erizaintzaren ikuspegitik» atalak, Marjory Gordonen ereduen araberako erizaintza-balorazioaren bidez, horrelako pazienteen osasun-arazo guztiak jasotzen ditu, bai eta familiei eta zaintzaileei dagozkienak ere. - «Laguntza-tresnak» atalak arreta hori euskarritzeko oinarrizko tresnak eskaintzen ditu: talde-lana, zainketaren bioetika, arazo fisiko eta emozionalak tratatzeko terapia osagarriak, eta abar. Kapitulu bakoitzarekin batera, on-lineko baliabide hauek daude: autoebaluazioa, ikasitako ezagutzak sendotzeko, eta bibliografia elektronikoa eta esteka interesgarriak, edukietan sakontzeko. Halaber, baliabide elektronikoen artean, 30 kasu praktiko daude, teoria erizaintza-praktikara hurbiltzen dutenak eta bizitzare...
| Egilea(k): | ; ; ; ; ; |
|---|---|
| Argitaratua: |
Bilbao :
Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua,
L.G. 2021
|
| Bilduma: |
Unibertsitateko eskuliburuak (EHU)
|
| Gaia: | |
| Generoa / Forma: |
Monografiak
|
| Loturak: |
Argitaletxearen webgunea |
| Sinopsia: | Hirurogeita hamar autoreren baino gehiagoren trebetasunak eta ezagutza bildu ditu Erizaintza zainketa aringarrietan eta bizitzaren amaieran obrak. Autore horiek -batzuk atzerrikoak dira- erizaintzako profesionalak dira, eta eskarmentua dute zainketa aringarriak behar dituzten pazienteak eta bizitzaren amaieran daudenak urte luzetan artatu eta gero. 46 kapitulu dira guztira, hiru ataletan banatuak: - «Alderdi orokorrak» atalak honako galdera hauei erantzuten die: zer diren zainketa aringarriak eta zer antolamendu-eredu dauden zainketa horiek emateko, zer ikuspegi duen gizarteak heriotzaz, eta zer eginkizun duen erizaintzako profesionalak premia aringarriak dituzten pazienteak eta bizitzaren amaieran daudenak artatzeko orduan. - «Arazoak detektatzea eta haiei ekitea erizaintzaren ikuspegitik» atalak, Marjory Gordonen ereduen araberako erizaintza-balorazioaren bidez, horrelako pazienteen osasun-arazo guztiak jasotzen ditu, bai eta familiei eta zaintzaileei dagozkienak ere. - «Laguntza-tresnak» atalak arreta hori euskarritzeko oinarrizko tresnak eskaintzen ditu: talde-lana, zainketaren bioetika, arazo fisiko eta emozionalak tratatzeko terapia osagarriak, eta abar. Kapitulu bakoitzarekin batera, on-lineko baliabide hauek daude: autoebaluazioa, ikasitako ezagutzak sendotzeko, eta bibliografia elektronikoa eta esteka interesgarriak, edukietan sakontzeko. Halaber, baliabide elektronikoen artean, 30 kasu praktiko daude, teoria erizaintza-praktikara hurbiltzen dutenak eta bizitzaren amaieran dauden pazienteen arretan prebalentziarik handiena duten NANDA diagnostikoei, NIC esku-hartzeei eta NOC emaitzei buruzko informazioa ematen dutenak. Sar zaitez www.studentconsult.es webgunean baliabide elektroniko horien berri izateko. |
|---|---|
| Jatorrizko izenburua: | Enfermería en cuidados paliativos y al final de la vida |
| Deskribapen fisikoa: | 344 or. ; 24 cm |
| ISBN: | 978-84-1319-048-8 |


