Euskal Herriko bira : autoz egiteko ibilbide handia / [testuak eta argazkiak] Jordi Bastart ; [itzulpena, Hektor Ortega]
Herria ezagutzeko modu asko dago baina, zalantzarik gabe, biderik onena goitik behera ibiltzea da. Euskal Herriko Bira Sua Edizioak-en bidaia-proposamena da gure herriari itzuli osoa emateko. Bederatzi etapetan gailurrak, itsasoa, basoak, mortuak, metropoliak eta urrutiko herrixkak bertatik bertara ikusiko ditugu. Ibilbide ahaztezina biribilduko dugu herria gehiago ezagutzen, gozatzen eta, seguru, maitatzen. Bidaia paregabe honetako bederatzi etapak 120 kilometro luze dira, batez beste. Azkena amaitzean 1.130 kilometroko bira osatuko dugu, gehienbat bigarren mailako errepidetatik. Gidako testu nagusiaren bazterretan testu osagarri laburrak aurkituko ditugu, lekuan lekuko berezitasunen berri ematen: gastronomiaren harribitxiak, jaiak, begiratoki ikusgarriak, kultur ondarearen ale preziatuenak... Bidean aurrera egin ahala aurkituko ditugun tentazio horien ondorioz, beharbada, "Euskal Herriko bira" hasieran pentsatu bain gehiago luzatuko da. Ondo ibili!
Zerrenda: