Azala
Liburua Eskuragarri

Askotariko adimenak martxan / Montserrat del Pozo ; [itzultzailea, Maramara ; begirale teknikoa, Nahia Idoaga (EHU) ; hizkuntza-begiralea, Iñigo Roque (EHUko Euskara Zerbitzua)]

Liburu honen bidez, irakurleak jakingo du zer oinarri pedagogikotan funtsatzen den Montserrat ikastetxearen eguneroko jarduna, bai eta zer hezkuntza-jarduera bideratzen dituen askotariko adimenak lantzeko 0-6 urteko haurren artean, bizitzako aldi hori erabakigarriena baita burmuinaren garapen neurologikorako. Helburua beti bat bera da: haur jakintsuagoak eta zoriontsuagoak heztea. Montserrat del Pozo: Filosofia eta Letretako lizentziaduna eta Irudi eta Soinuko goi-mailako teknikaria da, masterra du Psikologian eta Familia Kudeaketan eta graduak Filadelfiako Giza Garapenaren Potentzialaren Institutuetan (AEB) eta Massachusettseko Unibertsitateko (AEB) Newton Centre zentroko National Center for Teaching Thinking erakundean. Halaber, biltzar, hitzaldi eta mintegi askotan parte hartu du; esaterako, Harvard Unibertsitatean "Project Zero" proiektuari buruz egindakoetan, "Key Learning Community" proiektuari buruzkoetan (horiek ere AEBetan) eta Suedian eta Reggio Emilian (Italia) egindako "Conference on Thinking" ikastaroetan. Hezkuntza Berrikuntzako saria eman zion 2010ean "Nuevas Claves Educativas" (NCE) fundazioak. Gainera, hezitzaileak prestatu ditu zenbait herrialdetan -Espainia, Venezuela, Kolonbia, Brasil eta Kamerun- eta zenbait liburu idatzi ditu. Gaur egun, Bartzelonako Montserrat ikastetxeko zuzendari titularra da.

Zerrenda:
Egile nagusia: Pozo, Montserrat del
Egile korporatiboa(k): Euskal Herriko Unibertsitatea. Argitalpen Zerbitzua ; Euskal Herriko Unibertsitatea. Euskara Zerbitzua ; Maramara taldea
Egilea(k): Idoiaga Mondragón, Nahia ; Roque Eguzkitza, Iñigo
Argitaratua: [Leioa] : Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, L.G. 2021
Bilduma: Unibertsitateko eskuliburuak (EHU)
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Ikus aurkibidea