Azala
Liburua Eskuragarri

Krakovia / Goizalde Landabaso-Etcheverry

«Lasai egoteko, minik ez duela ematen eta ni emakume indartsua naizela munduari aurre egiteko. Super indartsua, aizu, baina hemen nago burdinazko helduleku bati lotuta eta zulo sakon batekin izterrean. Baina ondo, e! Eta animotsu, gaur ez bainaiz hilko. Renteriari esan diot odola ez nahasteko, eta superbotereren bat duen norbaiten odola pasatzeko. Spider Woman edo Bat Woman izateko aukera eman diezadatela. Barre egin du, Superni izatearekin konformatu beharko dudala, eta ez arduratzeko, odol-bankutik fresko-fresko ekarriko didatela odola». Igandea da, baina beste edozein egun izan zitekeen. Asteazkena edo osteguna. Inork ez du ospitalean sartu nahi igandeetan; asteazken edo ostegunetan ere ez. Inork ez du ospitaleetan sartu nahi. Zer gertatzen da, baina, aukerarik onena denean? Eleberriko narratzaileak dagoeneko troka bilakatu den zuloa dauka haragi bizian. Infiniturantz doan hamar zentimetro zabaleko zauria izterrean. Mina barrurantz egiten duen uhina gero eta handiagoa da. Hondoratzear dagoen baporea da narratzailea. Zeri eutsi diezaiokegu zulo sakonera goazenean? Ospitaleko Larrialdietako errezelek sortutako gelatxo batean sartu dute narratzailea; bakarrik, hara zelan heldu den oso ondo ez dakiela. Noraezean dago, galduta... Zelan biziraun, zure kontroletik kanpo dagoen egoera batean? Zerk eman diezazuke patxada egoera asaldatu honetan? Ezinegon horretatik abiatzen da autorea bere lehen eleberri honetan. Bizitzaren atakan jarri du narratzaile protagonista, eta arma gis...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Landabaso, Goizalde
Argitaratua: Donostia : Erein, 2021
Edizioa: 1. argit.
Bilduma: Narratiba (Erein) ; 138
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Liburu honi buruzkoak Artefaktua telesaioan
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N LAN kra Eskuragarri  Maileguan eskatu IRALE21110333
Narratiba (Helduentzat) N LAN kra Eskuragarri  Maileguan eskatu EK21110332