Mamu eratortzeko moduak / Juanjo Olasagarre
Itziar Ametzaga Guggenheim museoaren parean esnatzen da bat-batean, hesteak sabeletik erortzen zaizkiola. Bera ez da jabetzen, ez daki, baina ETAren bonba baten biktima izan zen duela urte asko. Hilik egon da geroztik, eta orain, erakundea desagertzean, berpiztu egin da ezustean, baina ez da bizidun osoa, mamu bat baizik, soilik bera ahaztu nahi baina ezin dutenei agertzen zaiena: bere nebari, mutil-lagun ohiari, bera hil zuen lehergailua jarri zuen etakideari... Gatazka politikoaren zauri sendatugabeak dakarzkigu gogora mamu-eleberri honek, hatza zuloan sartzen duenaren lotsagabekeria gordinez, baina artefaktu literario original bezain zaindua landu duenaren arretaz. Euskal literaturan tradizio luzea duen gaia, gurean gutxitan erabili den tradizio literario fantastikoaren tresnen bidez kontatua. Hain zuzen, proiektuaren anbizioa eta arriskua hartu zituen aintzat epaimahaiak Joseba Jaka bekaz saritzerakoan.
| Egile nagusia: | |
|---|---|
| Argitaratua: |
Aduna :
Elkar,
L.G. 2021
|
| Bilduma: |
Literatura (Elkar)
; 393 |
| Generoa / Forma: |
Helduentzako Literatura
|
| Loturak: |
Argitaletxearen webgunea Liburu honi buruzkoak Artefaktua telesaioan |
| Sinopsia: | Itziar Ametzaga Guggenheim museoaren parean esnatzen da bat-batean, hesteak sabeletik erortzen zaizkiola. Bera ez da jabetzen, ez daki, baina ETAren bonba baten biktima izan zen duela urte asko. Hilik egon da geroztik, eta orain, erakundea desagertzean, berpiztu egin da ezustean, baina ez da bizidun osoa, mamu bat baizik, soilik bera ahaztu nahi baina ezin dutenei agertzen zaiena: bere nebari, mutil-lagun ohiari, bera hil zuen lehergailua jarri zuen etakideari... Gatazka politikoaren zauri sendatugabeak dakarzkigu gogora mamu-eleberri honek, hatza zuloan sartzen duenaren lotsagabekeria gordinez, baina artefaktu literario original bezain zaindua landu duenaren arretaz. Euskal literaturan tradizio luzea duen gaia, gurean gutxitan erabili den tradizio literario fantastikoaren tresnen bidez kontatua. Hain zuzen, proiektuaren anbizioa eta arriskua hartu zituen aintzat epaimahaiak Joseba Jaka bekaz saritzerakoan. |
|---|---|
| Deskribapen fisikoa: | 178 or. ; 22 cm |
| Sariak: | Joseba Jaka beka 2020 |
| ISBN: | 978-84-1360-105-2 |


