Balioak, hitz-mosaiko bat / Erik Pina Miñambres ; [itzultzailea, Iván Pina Miñambres ; ilustrazioak, Vic Rivera, Luna Erraiz]
Idazleak gaztelaniaz idatzitako liburu hau anaia bikiak itzuli du euskarara. Hainbat narraziok osatzen dute helduentzako nahiz gazteentzako argitalpen hau, eta irakurlea bizitzari buruzko gogoeta egitera bultzatzea du xede. Hala, istorio bakoitzak gai bat jorratzen du: dolua, beldurrei aurre egitea, genero berdintasuna, mugikortasun urriko pertsonen egoera, naturarekiko harremana... Narrazioek ilustrazio bana dute kontakizuna testuinguruan jartzeko. Hitz-mosaikoa eskala eta tonu desberdinetan egindako hamahiru figurez osatuta dago. Istorio bakoitza xehetasunez egindako zati inperfektua da, kontzientzia kolore eta bizipenen artean murgilduz. Puzzle emozional honetan ertzak bihotzarekin gainjartzen dira, eta azken orriarekin ixtean, irudi osoa argitzen da. Liburu hauskor honetako kristalaren zehar islatzen diren argi-uhinen sortak hainbat lekutatik datoz: feminismoa, ekologia, dibertsitate funtzionala, elkartasuna,... Denek distira egiten dute beirate berezi baten estalkipean: hurrengo belaunaldien arima. Haiei zuzenduta daude ahots berri hauek, buruhauste zailenik konpontzen laguntzeko: bizitza bera.
| Egile nagusia: | |
|---|---|
| Egilea(k): | ; ; |
| Argitaratua: |
Huesca :
Scribo,
L.G. 2021
|
| Gaia: | |
| Generoa / Forma: |
Haur eta Gazteentzako Literatura
Helduentzako Literatura |
| Loturak: |
Argitaletxearen webgunea |
| Adina / Maila: |
12 urtetik aurrera (horia) |
| Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
| Haur eta gazteentzako narratiba | N PIN bal | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK21110199 |


