Azala
Liburu elektronikoa Eskuragarri

Bihotza golkoan / Martin Ugalde

Bihotza golkoan edo nola gizon batek, Martin Ugaldek, bere oreka, bere ardatza, bere sustraiak gorde nahi dituen. Ez dago orain Martin Ugalde ipuingile bezala deskubritzen hasi beharrik. Denborak egingo dio, gainera, justizia, eskainiko diote literatur saioek orain artekoa baino tarte eta arreta handiagoa. Liburu honetako bederatzi ipuinetan Martin Ugalderen klabe nagusienak aurki daitezke. Tonua eta ipuinari beti eskaintzen dion tentsio-unitatea ez lirateke garrantzi gutxienekoak. Baita egunerokotasunaren xarmak eta pertsonaia herrikoi apalei Ugaldek bakarrik dakien bezala hitzegineraztea ere. Narratzaileak ez dirudi gu baino gehiago denik. Mundua ikusten du eta ikusten duen moduan eskaintzen. Gehiegizko hitzik gabe. Leun. Ordeka dirudien bidetik. Baina, narratzaile on guztiek bezala, Ugaldek ere berehala lortzen du fikzioaren magia, geuk geure buruak fikzio hartako egiten ditugunean.

Zerrenda:
Egile nagusia: Ugalde, Martin (1921-2004)
Argitaratua: Donostia : Erein, L.G. 1990
Bilduma: Literatura (Erein) ; 56
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Loturak: Ikus liburuaren bertsio digitala (jakin.eus)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) INTERNETEKO BALIABIDEA EK21110177