Zientzialari (Martin Olazar) [Interneteko baliabidea - Bideoa] : bioerregaia bizirik dagoen biomasatik sortutako erregaia da / Kultura Zientifikoko Katedra (EHU)
"Zientzialari" izeneko atal honen bitartez UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditu euskal ikertzaileen laguntzarekin. Bideo honetan: iturri berriztagarrien aldeko apustua egin dute aspalditik energiaren inguruko politika desberdinek, karbono gasen isurketa murrizteko eta klima aldaketari aurre egiteko asmoarekin. Energia iturri hauen artean gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari dira bioerregaiak, hots, bizirik dagoen biomasatik lortzen diren erregaiak.Bioerregai erabilietakoena dugu gaur egun landare iturrietatik lortzen den bioetanola. Baina zertan datza zehazki bioetanola lortzeko prozesua? Zertarako erabiltzen da? Zeintzuk dira etorkizuneko erronkak arlo honetan? Horretaz guztiaz hitz egiteko ingeniaritza kimikoan katedraduna den Martin Olazar UPV/EHUko irakaslearekin egon gara.
Erakunde egilea: | |
---|---|
Egilea(k): | |
Argitaratua: |
[S.l.] :
UPV/EHU,
2021
|
Bilduma: |
EHUko Kultura Zientifikoko Katedra (Youtube kanala)
; 95 Zientzialari (Youtubeko kanala) ; 95 |
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Baliabide digitalak
Erreferentzia-materialak Bideo didaktikoak |
Loturak: |
Ikus bideoa Ikus YouTube kanala |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Erreferentzia-bideoak | INTERNETEKO BALIABIDEA | EK21100105 |