Zientzialari (Naiara Rodríguez Ezpeleta) [Interneteko baliabidea - Bideoa] : eDNAk itsas kudeaketan etorkizun handia izango duela dirudi / Kultura Zientifikoko Katedra (EHU)
"Zientzialari" izeneko atal honen bitartez UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditu euskal ikertzaileen laguntzarekin. Bideo honetan: itsas genetika itsasoan bizi diren espezien DNA ikertzen duen zientziaren arloa da. Itsas organismoen genetikaren azterketa oso garrantzitsua izaten da itsas kudeaketa jasangarria ahalbidetzeko. Izan ere, organismo bakoitzaren espezieak ezagutzeak biodibertsitatea babesten laguntzen du.Baina, kasu batzuetan, organismoak identifikatzerakoan zailtasunak egoten dira, besteak beste, organismoak oso txikiak direnean. Egoera hauetan, eDNA metabarcoding izeneko teknika erabiltzen dute zenbait ikertzailek.eDNA (environmental DNA), edo ingurumen DNA euskaraz, ekosistema bateko laginetatik DNA lortzeko teknika da. Metodologia honi esker, itsas genetikaren arloan ur-ekosistemetan bizi diren espezie desberdinak erraz identifikatzea posiblea da gaur egun. Gai honi buruz gehiago sakontzeko AZTI-Tecnalian itsas ekosistemen funtzionamendua, ekologia molekularra eta bioteknologiaren inguruan ikertzen duen Naiara Rodriguez-Ezpeleta biologoarekin elkartu gara.
| Erakunde egilea: | |
|---|---|
| Egilea(k): | |
| Argitaratua: |
[S.l.] :
UPV/EHU,
2021
|
| Bilduma: |
EHUko Kultura Zientifikoko Katedra (Youtube kanala)
; 96 Zientzialari (Youtubeko kanala) ; 96 |
| Gaia: | |
| Generoa / Forma: |
Baliabide digitalak
Erreferentzia-materialak Bideo didaktikoak |
| Loturak: |
Ikus bideoa Ikus YouTube kanala |
| Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
| Erreferentzia-bideoak | INTERNETEKO BALIABIDEA | EK21100104 |