Azala
Bideoa Eskuragarri

Zientzialari (Jesse Barandika) [Interneteko baliabidea - Bideoa] : Kaparrek transmititutako gaixotasunak goiz harrapatu behar dira / Kultura Zientifikoko Katedra (EHU)

"Zientzialari" izeneko atal honen bitartez UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditu euskal ikertzaileen laguntzarekin. Bideo honetan: munduan zehar zomorro espezie askok gaixotasunak transmititzen dituzte, adibidez, eltxoek. Hala ere, gure inguru hurbilean, artropodo txiki batzuk sortzen dute transmisio-arazorik larriena: kaparrek. Kaparrak eritasun gehien transmititzen dituztenen artean daude, izan ere, bakterioak eta birusak kutsatu ahal dituzte. Horrez gain, araknido hauek animaliak eta gizakiak gaixotzeko gai dira, esaterako, Lyme-ren gaitzaz. Lyme-ren gaixotasuna nahiko larria izan daiteke. Ipar hemisferioan kaparrek gehien kutsatzen duten gaixotasuna da eta, gutxienez, Estatu Batuetan, ziztada baten bidez gehien kutsatzen dena.Gaixotasun hauek, nahiz eta oso larriak ez izan, lehenbailehen diagnostikatu behar diren eritasunak dira. Denbora pasa ahala, kasu hauek, gero eta larriagoak bihurtu daitezkeelako.Kaparrek bezalako artropodoek eta bestelako intsektuek kutsatu ditzaketen gaixotasunei eta kontrol-metodoei buruz gehiago jakiteko Jesse Barandikarekin, Neiker-Tecnaliako Animalien Osasun Saileko ikertzailearekin, bildu gara.

Zerrenda:
Erakunde egilea: Euskal Herriko Unibertsitatea. Kultura Zientifikoko Katedra
Egilea(k): Barandika, Jesse
Argitaratua: [S.l.] : UPV/EHU, 2021
Bilduma: EHUko Kultura Zientifikoko Katedra (Youtube kanala) ; 146
Zientzialari (Youtubeko kanala) ; 146
Gaia:
Generoa / Forma: Baliabide digitalak
Erreferentzia-materialak
Bideo didaktikoak
Loturak: Ikus bideoa
Ikus YouTube kanala

Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Erreferentzia-bideoak INTERNETEKO BALIABIDEA EK21100022