Zientzialari (Jone Muñoz) [Interneteko baliabidea - Bideoa] / Kultura Zientifikoko Katedra (EHU) : polimero naturaleko inplanteek bigarren ebakuntza ekidin dezakete
"Zientzialari" izeneko atal honen bitartez UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditu euskal ikertzaileen laguntzarekin. Bideo honetan: ehunen ingeniaritza, ehunen funtzioa birsortzea, moldatzea edo hobetzea helburu duen disziplina anitzeko teknika da. Ingeniaritza honek, batez ere, ehunak (hezur-ehunak, kartilagoa, bihotz-balbula, maskuria, etab.) konpondu edo ordezteko aplikazioak ditu eta horretarako oso erabilgarriak dira polimero naturalak.Polimero naturalak edo biodegradagarriak garatu ziren, besteak beste, metalezko inplanteek sor ditzaketen errefusatze eta sentinkortasun arazoei aurre egiteko. Gainera, polimero naturalen propietate kimiko, fisiko eta mekanikoak doitzea nahiko erraza da, honek egoera bakoitzera hobeto egokitzen diren ehun berriak sortzeko aukera ematen du. Ehunen ingeniaritza eta polimero biodegradagarriei buruz gehiago ezagutzeko Jone Muñozekin, UPV/EHUko Meatze eta Metalurgia Ingeniaritza eta Materialen Zientzia saileko ikertzailearekin bildu gara.
Erakunde egilea: | |
---|---|
Egilea(k): | |
Argitaratua: |
[S.l.] :
UPV/EHU,
2021
|
Bilduma: |
EHUko Kultura Zientifikoko Katedra (Youtube kanala)
; 149 Zientzialari (Youtubeko kanala) ; 149 |
Gaia: |
Kimika
-- Polimeroak
|
Generoa / Forma: |
Baliabide digitalak
Erreferentzia-materialak Bideo didaktikoak |
Loturak: |
Ikus bideoa Ikus YouTube kanala |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Erreferentzia-bideoak | INTERNETEKO BALIABIDEA | EK21100019 |