Azala
Bideoa Eskuragarri

Zientzialari (Aitor Payros) [Interneteko baliabidea - Bideoa] : arroken erregistroaren analisiak klima aldaketak aurreikusten du / Kultura Zientifikoko Katedra (EHU)

"Zientzialari" izeneko atal honen bitartez UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditu euskal ikertzaileen laguntzarekin. Bideo honetan: paleoklimatologia antzinako klimak ikertzen dituen zientzia da. Hortaz, erregistro geologikoaren azterketa paleoklimatikoak Lurran dauden eta milioka urte dituzten arrokak aztertzen ditu, sedimentuak eratu ziren garaietan eman ziren aldaketa klimatikoen aztarnak bilatzeko helburuarekin, hain zuzen ere. Arrokek, sortu ziren garaiko ingurumen baldintzen araberako ezaugarri fisiko, geokimiko, paleontologiko eta mineralogikoak dituzte. Beraz, hauek aztertzean Lurrak historian zehar izan dituen klima aldaketei buruz gehiago jakin dezakegu. Izan ere, egindako ikerketei esker, Lurrak hainbat motatako klima aldaketaizan dituela baieztatu da.Aldaketa hauen artean hiru nabarmenduko genituzke. Lehenengoa , iraupen luzeko hozte eta berotze motelak, nagusiki Lurrarren aldaketa geografikoen ondorioz gertatu ohi direnak. Bigarrenak, iraupen laburreko ziklo klimatiko periodikoak, Lurraren parametro astronomikoen aldaketak eta Milankovitch-en zikloek eragindako eguzkitzapen-aldaketen ondorioz gertatzen direnak dira. Azkenik, iraupen oso laburreko gertakari hipertermalak daude, atmosferan negutegi-efektua eragiten duten gasak pilatzearen ondorioz, berotze globalarekin erlazionatzen direnak, hain zuzen ere.Paleoklimatologia eta arroken analisiak ahalbidetzen duen klima aldaketei buruzko ikerketaren ingu...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Erakunde egilea: Euskal Herriko Unibertsitatea. Kultura Zientifikoko Katedra
Egilea(k): Payros, Aitor
Argitaratua: [S.l.] : UPV/EHU, 2021
Bilduma: EHUko Kultura Zientifikoko Katedra (Youtube kanala) ; 151
Zientzialari (Youtubeko kanala) ; 151
Gaia:
Generoa / Forma: Baliabide digitalak
Erreferentzia-materialak
Bideo didaktikoak
Loturak: Ikus bideoa
Ikus YouTube kanala
Sinopsia:"Zientzialari" izeneko atal honen bitartez UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditu euskal ikertzaileen laguntzarekin. Bideo honetan: paleoklimatologia antzinako klimak ikertzen dituen zientzia da. Hortaz, erregistro geologikoaren azterketa paleoklimatikoak Lurran dauden eta milioka urte dituzten arrokak aztertzen ditu, sedimentuak eratu ziren garaietan eman ziren aldaketa klimatikoen aztarnak bilatzeko helburuarekin, hain zuzen ere. Arrokek, sortu ziren garaiko ingurumen baldintzen araberako ezaugarri fisiko, geokimiko, paleontologiko eta mineralogikoak dituzte. Beraz, hauek aztertzean Lurrak historian zehar izan dituen klima aldaketei buruz gehiago jakin dezakegu. Izan ere, egindako ikerketei esker, Lurrak hainbat motatako klima aldaketaizan dituela baieztatu da.Aldaketa hauen artean hiru nabarmenduko genituzke. Lehenengoa , iraupen luzeko hozte eta berotze motelak, nagusiki Lurrarren aldaketa geografikoen ondorioz gertatu ohi direnak. Bigarrenak, iraupen laburreko ziklo klimatiko periodikoak, Lurraren parametro astronomikoen aldaketak eta Milankovitch-en zikloek eragindako eguzkitzapen-aldaketen ondorioz gertatzen direnak dira. Azkenik, iraupen oso laburreko gertakari hipertermalak daude, atmosferan negutegi-efektua eragiten duten gasak pilatzearen ondorioz, berotze globalarekin erlazionatzen direnak, hain zuzen ere.Paleoklimatologia eta arroken analisiak ahalbidetzen duen klima aldaketei buruzko ikerketaren inguruan gehiago ezagutzeko Aitor Payrosekin, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Geologia saileko ikertzailearekin, bildu gara.
Deskribapen fisikoa:Baliabide elektronikoa (6 min) : soinuduna, kol.