Azala
Bideoa Eskuragarri

Zientzialari (José Ignacio Royo) [Interneteko baliabidea - Bideoa] : folazio teoriaren aplikazioak prozesu anitz modelizatu ditzake / Kultura Zientifikoko Katedra (EHU)

"Zientzialari" izeneko atal honen bitartez UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditu euskal ikertzaileen laguntzarekin. Bideo honetan: Foliazio teoriak espazioak ikertzen ditu eta espazio horien deskonposizioa beste azpiespazio batzuetan nola ematen den. Izan ere, foliazioa (erregularra) barietate baten partizioa da, dimentsio bereko hainbat azpibarietatetan. Hau da, liburu bat bezalakoa litzateke, non haren orriak hainbat geruzaren antzera bezala metatzen dira.Bideo honetan: foliazio teoriak hainbat aplikazio izan ditzake arlo desberdinetan. Esaterako, ekonomian ingeniaritzan edo fisikan, non ekuazio diferentzialak beharrezkoak dira prozesuak modelizatzeko eta, modu horretan, sistema dinamikoetan, mekanika kuantikoan edota fluidoen mekanikan aplikagarriak izan.José Ignacio Royo, UPV/EHU Zientzia eta Teknologia Fakultateko Matematika saileko topologo aljebraikoarekin elkartu gara foliazio teoriaren xehetasunak ezagutzeko eta topologiak dituen ekarpenei buruz gehiago jakiteko.

Zerrenda:
Erakunde egilea: Euskal Herriko Unibertsitatea. Kultura Zientifikoko Katedra
Egilea(k): Royo, José Ignacio
Argitaratua: [S.l.] : UPV/EHU, 2021
Bilduma: EHUko Kultura Zientifikoko Katedra (Youtube kanala) 156
Zientzialari (Youtubeko kanala) 156
Gaia:
Generoa / Forma: Baliabide digitalak
Erreferentzia-materialak
Bideo didaktikoak
Loturak: Ikus bideoa
Ikus YouTube kanala

Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Erreferentzia-bideoak INTERNETEKO BALIABIDEA EK21100012