Arranotxu : euskal gerlari mitikoa / Patxi Huarte Larraburu "Zaldieroa"
"Xabiroi" komiki aldizkarian urteetan Patxi Huarte Zaldieroak argitaratutako istorioen bilduma da. Ama Oihana eta aita Haizearen semea da Arranotxu, Euskal Gerlari Mitikoa. Arranomendin du base sekretua, eta bertan galtzagorriak jo eta su ari dira Arranotxurentzat gailu eta tramankulu desberdinak ekoizten. Orrietan barrena, pertsonaia ugari agertuko dira; mitologikoak eta elezaharretakoak batzuk (Tartalo, Basajaun, lamiak, galtzagorriak, Teodosio Goñikoa...), superheroi amerikar zenbait (Superman eta Batman, esaterako), animalia eta piztiak (basurdeak, herensugeak...), eta, ez beti baina askotan, istorioei sarrera ematen dioten aitona eta bi ilobak, esaterako. Guztiarekin, Patxi Huarte Zaldieroak unibertso bat osatu du Arranomendi inguruan, eta horren bilduma da Xabiroi komiki aldizkariak aurkeztutakoa. "Poetikoa da, umorez lepo dator, ederra eta, batez ere, dibertigarria da".
| Egile nagusia: | |
|---|---|
| Argitaratua: |
[Donostia] :
Ikastolen Elkartea,
2021
|
| Edizioa: | 1. ed. |
| Generoa / Forma: |
Komikiak
Haur eta Gazteentzako Literatura Helduentzako Literatura |
| Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
| Komikia | K ZAL arr | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK21090351 |


