Suaren froga edo Johanes Lopez Zeraingoaren bizitza eta heriotza / Patri Urkizu
Irakurleak esku artean daukan historia tragiko hau Gipuzkoako herri txiki batean, Zerainen, hasten da, hor jaio baitzen gure protagonista, Joanes Lopez Zeraingoa, zehazki 1488an, eta Granadan bukatu ziren haren egunak, 1530ean, Inkisizioaren suan erreta, luterano kutsuko liburu batzuk idazteagatik. Autoreak, Joanes Lopez Zeraingoaren bizitzaren gorabeherak ikertu ondoren, beste pasarte batzuk asmatzen ditu koherentziaz eta garai hartan txertatuak. Gainera, enkontruak eta solasaldiak asmatzen ditu gure pertsonaiaren garaikide batzuekin (Desiderio Erasmo, Martin Azpilikuetako, Inazio Loiolako, Migel Egiako, Luis Vives, eta beste askorekin). Gizadiarentzat hain erabakigarria izan zen argiz eta ilunez betetako Errenazimenduko garaian murgiltzen laguntzen digu Patri Urkizuk bere irudimenari leku eginez eta gureari ateak zabalduz
| Egile nagusia: | Urkizu, Patri (1946-2024) |
|---|---|
| Argitaratua: |
Donostia :
Erein,
2021
|
| Edizioa: | 1. argit. |
| Bilduma: |
Narratiba (Erein)
; 133 |
| Generoa / Forma: |
Helduentzako Literatura
|
| Loturak: |
Argitaletxearen webgunea |
Antzeko izenburuak
-
Literatura eta kritika / Patri Urkizu
nork: Urkizu, Patri (1946-2024)
Argitaratua: (1970) -
Dorrejilko kanta / Patri Urkizu
nork: Urkizu, Patri (1946-2024)
Argitaratua: (1977) -
Zoazte hemendik! / Patri Urkizu
nork: Urkizu, Patri (1946-2024)
Argitaratua: (1995) -
Balada zaharrez / Patri Urkizu
nork: Urkizu, Patri (1946-2024)
Argitaratua: (2005) -
Etsipenez : Jon Chahoren memorioizunak / Patri Urkizu
nork: Urkizu, Patri (1946-2024)
Argitaratua: (1984)


