Ibaia : Uxue Alberdik Usurbilgo hirigintza feminista fabulatzen du = El río : Uxue Alberdi fabula el urbanismo feminista en Usurbil / [idazlea, Uxue Alberdi ; ilustratzailea, Paula Estévez]
"Zirriborroak eta gero" alternatiba eta utopien etorkizuna irudikatzen duten ipuin laburren bilduma da. «Ibaia» kontakizunean, Uxue Alberdi idazleak genero-ikuspegidun hirigintzaren ondorio eraldatzailea irudikatzen du. Horretarako, Usurbilen garatutako saiakuntzetatik abiatzen da. Usurbil herrian martxan dago HAPOan (Hiri Antolamenduko Plan Orokorra) ikuspegi feminista txertatzeko plana. Herri-ereduen inguruan dituzten desio eta beharrez gogoetatu dute biztanleek, eta genero-arrakalaren aurrean hirigintza-ereduak dituen erronkak identifikatu dituzte. Besteak beste, segregazioa, mugikortasuna, zaintza, merkataritza txikia, eta haurren, gazteen eta zaharren beharrak hartu dituzte kontuan bizitzari erantzungo dion arkitektura bat pentsatzeko. Arkitektura feministari lotuta ari da garatzen Txirikorda belaunaldiarteko etxebizitza komunitarioa ere, egungo etxebizitza ereduak eta haren prezioek ezarritako mugen kontra, 30 urtera arteko gazteentzat eta 60tik gorako pertsona autonomoentzat habitagarria izango den etxea proiektatzeko.
| Egile nagusia: | |
|---|---|
| Egilea(k): | |
| Argitaratua: |
Lasierra (Araba) :
[Azala, Kreazio Espazioa],
2021
|
| Edizioa: | 1. ed. |
| Bilduma: |
Zirriborroak eta gero. Gipuzkoako bilduma
; 1 |
| Generoa / Forma: |
Helduentzako Literatura
|
| Loturak: |
Argitaletxearen webgunea |


