Hik hasi 260 : pedagogia sistemikoa
"Hik Hasi" euskal heziketarako aldizkaria pedagogiaren inguruko euskal aldizkari bakarra da. Euskara hutsez argitaratzen den hilabetekaria da. Argitalpenarekin batera urtero jardunaldiak eta mota desberdinetako aktibitateak sortzen ditu. Lehen zenbakia 1995. urtean argitaratu zuen irakasle talde zabal batek, euskal hezkuntzari buruzko informazio, eztabaida eta elkargunerako bitarteko izan nahian. Besteak beste, irakasle haien artean zeuden Joxe Mari Auzmendi eta Lore Erriondo. "Hik Hasik" ezaugarri hauek hartu zituen abiapuntutzat: euskalduna, nazionala, hezkuntza komunitateko partaide guztiena, baterakoia, irekia, plurala eta independentea.
Zerrenda:
| Argitaratua: |
Lasarte-Oria :
Xangorin,
2021
|
|---|---|
| Bilduma: |
Hik hasi aldizkaria (Xangorin Koop. Elk.)
; 260 EIMA 1 (2021eko deialdia) ; 260 |
| Gaia: | |
| Generoa / Forma: |
EIMAk onetsitako materialak
Baliabide digitalak |
| Loturak: |
Argitaratzailearen webgunea Ikus aldizkariaren bertsio digitala |
Aurkibidea:
- -Editoriala: Gazteen atzetik, jauzi egiteko garaia da.
- -Gai nagusia: "KOOPHEZI-i ikasle kooperatiboaren profila neurtzen".
- -Elkarrizketa: Larraitz Mendizabal - Aitziber Esnaola "Biziraupenean egon beharrean, bizitzen egotera garamatza pedagogia sitemikoak".
- -Esperientziak: "Eskolako jolastokia, auzoko plaza".
- -Ekarpenak 1: "Beldur barik programaren eragina gazteen berdintasunaren aldeko jarreran".
- -Ekarpenak 2: "Joxe Mari Auzmendi hezkuntza beka".
- -Galdeidazu: Miren Camison: "Zer da praktika filosofikoa eta zer ekarpen egin diezaguke?".
- -Argitalpenak
- -Proposamena: Gernikako Bakearen Museoa.
- -Atzeko atetik: Joxemari Agirretxe "Porrotx"