2022 / Eric Dicharry
Arte garaikidean dabilen idazlearen lan hau arte liburu itxurarekin agertzen da. Haikuaren indarraz dabil eta gaurko munduaren bortizkeria salatzen du. Erreferentzia asko erabiliz, Roland Barthesetik Basquiat bateraino, arte munduaren laberintoan jartzen gaitu. Eric Dicharryren hemengo testuak 2022koak dira. Gertatu gabeak beraz. Gerokoak. Hurbileko bihar horretan gertatzen dena, gertatuko dena, hasia da alta gaur hozitzen, behar bada buztantzen eta belar bihurtzen, hazten eta behar bada arbola bihurtzen. (...) Denboraren linealtasuna eta denborak berdenboran dituek bueltak poesia, artea eta performanceren bidez ditu Dicharryk bere obran materializatzen. 2022an gaude, ez konfinatuak egon garen 2020an eta 2021ean. Brave New World. 1984. Gaurkoa etengabe memoria bihurtzen delarik, geldigabe iragantzen delarik. Eta zer da gertatzen elektro-enkefalograma launa eta ezezkorra delarik? Memoria gelditzen delarik? Hitzetan sartzen delarik fobia? Ezin errana transgresiboak diren performanceen bitartez ager dadila. Ekintza zuzenaren artea (l´art de l´action directe) aldarrikatuz. Hizkuntzarekin borrokatuz, jostatuz (hitz-joko, hitz-jolas, hitz-josteta). Hitz-eskulturak sortuz. Hitzak bizkarrean tatuajearen bidez haragituz. Trantzea dantzan aurkituz. (...) Hitzak metaka, trumilka, pilaka. Patchwork, Joste. Ehuntze. Hitz, izen metatzen zoradura. Vertigo. Argazki, eskultura, pintura eta musikek trebesatzen dute testua.
Zerrenda: