Azala
Liburua Eskuragarri

Pardines, ETA erailtzen hasi zenean / Gaizka Fernández Soldevilla, Florencio Domínguez Iribarren (koordinatzaileak) ; Fernando Arambururen hitzaurrea ; egileak, Juan Avilés Farré ... [et al.] ; [euskarazko itzulpena, Aritz Gorrotxategi]

1968ko ekainaren 7an ETAk José Antonio Pardines guardia zibil gaztea erail zuen. Gorpuak bost bala zauri zituen gorputz-enborrean. Haren azpian lau jaurtigai topatu zituzten, eta, metro bat baino gutxiagora, bost bala-zorro: haietako hiru 9 milimetro parabellum kalibrekoak, eta beste bi 7,65 milimetrokoak. Pardinesen arauzko pistolaren zorroa lotua zegoen. ETAren lehen biktimak ezin izan zuen bere burua defendatu. José María Garmendiaren hitzetan, egun hartan "Euskal Herriaren historia betiko aldatu zen". Krimenak indarkeria terroristako kiribil baten hasiera markatu zuen, mende erdi geroago emaitza tragiko bat ekarri duena: 850 bat biktima mortal eta 2.500 zauritutik gora, mehatxatuak, erbesteratuak, estortsionatuak eta ekonomikoki kaltetuak kontuan izan gabe. Gaian dauden aditu nagusienek (historialariak, politologoak, kazetariak eta juristak) argitaragabeko dokumentazioa kontsultatu ostean idatzia, liburuaren ardatza ETAren sortze-hilketa da: gertaerak eta nola kontatu zaizkigun orain arte, haren egile materialak, bandaren historia, bere lehen biktimen biografia zapuztuak, terrorismoari emandako erantzun polizial eta judiziala, eta bai Espainian bai munduaren gainerakoan hirurogeiko urteen amaieran terrorismoaren berragerpenaren inguruan izandako baldintza historikoak.

Zerrenda:
Egilea(k): Fernández Soldevilla, Gaizka ; Domínguez Iribarren, Florencio ; Aramburu, Fernando ; Gorrotxategi Mujika, Aritz
Argitaratua: Madrid : Tecnos, L.G. 2018
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 323.28(460) par Eskuragarri  Maileguan eskatu EK21060232