Azala
Liburua Eskuragarri

Zuzenbidearen historia / [egileak] Amaia Alvarez Berastegi, Roldán Jimeno Aranguren ; [Hizkuntza Politikorako Atala (NUP)]

Juristen formakuntzan oinarrizko jakintzagaia da zuzenbidearen historia. Legeen eta instituzioen bilakaera aztertzen du, eta horretarako zuzenbide pribatuan eta publikoan izandako mugarriak ikertzen ditu. Zuzenbidearen historiako klaseetan jorratzen diren gaietan sakontzeko balio du testuliburu honek. Zuzenbidearen historia euskaraz eta Nafarroaren ikuspegitik lantzen da, hiru aldi bereiziz: "ius commune"-ren garapena, Ilustrazioa eta Aro Garaikidea. Lehenbiziko gai multzoak kristau zuzenbidean sakontzen du, zuzenbide erromatarra eta kanonikoa (ius commune) baitira Mendebaldeko kultura juridikoaren ardatzak. Aro Modernoaren hasierarekin batera, bigarren gai multzoan estatu modernoaren sorrera eta, Nafarroari dagokionez, Gaztelaren konkista nabarmentzen dira. Ilustrazioak zuzenbidean izandako eragina jorratzen da bloke horretan. Iraultza liberalek eta, zehazki, Frantziako Iraultzak ekarritako konstituzionalismoko eta kodetze berriak lantzen dira. Azken atalean, Frantziako Iraultzaren osteko munduari erreparatzen zaio. Erregimen Zaharraren eta liberalismoaren arteko talka luze horrek Nafarroako erresuman eta euskal foruetan izan zuen eraginaz ere aritzeko. Bukatzeko, zuzenbideari eragin zioten XX. mendeko gertaera nagusiak biltzen dira; Industria Iraultzaren ondorioak, totalitarismoa eta Europar Batasunaren eraikuntza, tartean. Liburu honek aldi luze eta zabala jorratzen du zuzenbidearen garapenarenean eragina izan zuten gertaeretan arreta jarriz. Hau da, gaur egungo...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Álvarez Berastegi, Amaia
Erakunde egilea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Hizkuntza Politikorako Atala
Egilea(k): Jimeno Aranguren, Roldan
Argitaratua: Iruñea : Nafarroako Unibertsitate Publikoa, L.G. 2020
Bilduma: Liburu akademikoak euskaraz (Nafarroako Unibertsitate Publikoa) ; 1
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Sinopsia:Juristen formakuntzan oinarrizko jakintzagaia da zuzenbidearen historia. Legeen eta instituzioen bilakaera aztertzen du, eta horretarako zuzenbide pribatuan eta publikoan izandako mugarriak ikertzen ditu. Zuzenbidearen historiako klaseetan jorratzen diren gaietan sakontzeko balio du testuliburu honek. Zuzenbidearen historia euskaraz eta Nafarroaren ikuspegitik lantzen da, hiru aldi bereiziz: "ius commune"-ren garapena, Ilustrazioa eta Aro Garaikidea. Lehenbiziko gai multzoak kristau zuzenbidean sakontzen du, zuzenbide erromatarra eta kanonikoa (ius commune) baitira Mendebaldeko kultura juridikoaren ardatzak. Aro Modernoaren hasierarekin batera, bigarren gai multzoan estatu modernoaren sorrera eta, Nafarroari dagokionez, Gaztelaren konkista nabarmentzen dira. Ilustrazioak zuzenbidean izandako eragina jorratzen da bloke horretan. Iraultza liberalek eta, zehazki, Frantziako Iraultzak ekarritako konstituzionalismoko eta kodetze berriak lantzen dira. Azken atalean, Frantziako Iraultzaren osteko munduari erreparatzen zaio. Erregimen Zaharraren eta liberalismoaren arteko talka luze horrek Nafarroako erresuman eta euskal foruetan izan zuen eraginaz ere aritzeko. Bukatzeko, zuzenbideari eragin zioten XX. mendeko gertaera nagusiak biltzen dira; Industria Iraultzaren ondorioak, totalitarismoa eta Europar Batasunaren eraikuntza, tartean. Liburu honek aldi luze eta zabala jorratzen du zuzenbidearen garapenarenean eragina izan zuten gertaeretan arreta jarriz. Hau da, gaur egungo jurista orok ulertu behar dituen gakoak jorratzen ditu. Nazioartetik abiatuta gure txikitasunera ibilbidea eginda, zuzenbide positiboa ulertzeko ezinbesteko jakintza-gaia da zuzenbidearen historia.
Bibliografia-oharra, etab.:Bibliografia: 303. or.
Deskribapen fisikoa:303 or. ; 26 cm
ISBN:978-84-9769-361-5