Arestiren nazioa, antzerkia / [testua] Karlos del Olmo ; [hitzaurrea, Jon Kortazar ; hitzostea, Jaime Valverde]
Gabriel Arestiren literatura dramatikoaren eta idazlearen jarrera soziopolitikoen arteko loturak topatu eta aztertu nahi ditu liburu honek, metafora halako bat eginda: zelan edo halan, amesturiko nazioa antzerkiaren bitartez irudikatzen eta antzeztokira eramaten saiatu zela Aresti. Bestela esanda, Arestik aldarrikatzen zituen gizartea, nazioa, hizkuntza eta kultura, nonbait, idazlearen idazketa dramatikoan mamituta agertzen direla erakustea da liburuaren helburuetako bat. Aresti dramagilearen eta antzerki pentsalariaren balioa nabarmentzea da beste xede nagusietako bat, haren antzezlan guztiek egun ere antzeztu gabe badiraute ere, euskal antzerkia jarri nahi izan baitzuen XX. mendean munduan izan ziren joera dramatikoekin bat egiteko moduan, alderdi teorikoan zein sormenezkoan, garai hartako egoera soziopolitikoak mugakizun handiak ezarri zizkion arren. Egun, ezagunagoa da Aresti poeta moduan, merezimenduak baititu, baina euskal gizarteak Gabrielen antzerkigintzarekin zor halako duenez gero, egileak merezi duen omenaldirako harri bat jarri gura du saio labur honek. «Karlos del Olmoren meritua izan da Gabriel Aresti bere garaiko inguru ideologikoan eta artistikoan jartzea. Garbi dago ez dela erraza Arestiren nortasuna definitzea, eta abertzaletasunaren eta marxismoaren artean kokatzen zelarik, kritika gogorrak jaso zituela. Baina ez da zalantzarik euskarari eman ziola lehentasuna liburu honen orrien bidean jarri diren aipu zerrenda luzea begiratuz gero. Ez da meritu txikia, i...
| Egile nagusia: | |
|---|---|
| Erakunde egilea: | |
| Egilea(k): | ; |
| Argitaratua: |
Azpeitia :
EHAZE,
2016
|
| Edizioa: | 1. ed. |
| Bilduma: |
Saiakera (EHAZE)
|
| Gaia: | |
| Generoa / Forma: |
Antzerkia
Helduentzako Literatura |
| Loturak: |
Argitaletxearen webgunea |


