Azala
Liburua Eskuragarri

"Guziak dantzari" : dantzari buruzko eztabaidak eta generoa euskal probintzietan (XVIII-XIX) / Bakarne Altonaga Begoña

Egungo irakurlea guztiz harrituta geldituko da garai batean dantzen inguruan izan ziren eztabaiden mamia zein zen ikusita. Bakarne Altonagaren ikerlan honek XVIII. eta XIX. mendeetan dantzari buruzko eztabaidek gure gizartean sorturiko giroa aztertu du eta, horrekin batera, bai giro horrek bai eztabaidek eurek genero ikuspegitik izan zuten edukia eta eragina. Ikertutako diskurtsoen artean erlijiosoa, ilustratua, liberala eta tradizionalista dira nagusi. Lan honen helburu garrantzitsuenetarikoak izan dira euskal probintzietan dantzaren eztabaidei buruz historiografiak esandakoa batzea eta generoak eztabaida horien egituraketan izan zuen esnahia ikertzea. Emakumeen eta gizonen arteko harremanaren kudeaketa, bai eta emakumetasunaren eta gizontasunaren esnahiak ere, XVIII. eta XIX. mendeetan zehar suertatu ziren dantzari buruzko polemiken erdigunean egon ziren. Bakarne Altonagak kudeaketa horren erraietan ikertu eta bere ondorioak orri hauetara ekarri ditu, gure gizarteko pentsamendu jakin baten eta errealitatearen arteko arrakala azaleratuz.

Zerrenda:
Egile nagusia: Altonaga, Bakarne
Erakunde egilea: Manuel Larramendi Kultur Bazkuna
Argitaratua: Andoain : Manuel Larramendi Kultura Bazkuna, L.G. 2020
Bilduma: Saiakera (Manuel Larramendi Kultur Bazkuna) ; 10
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 394.4(460.15/.16+447.9) ALT guz Eskuragarri  Maileguan eskatu EK21050369