Anormaltasun berria : bake eta askatasun unibertsaletarako hausnarketa eraikitzailea / [egilea, Jabier Lertxundi ; itzultzailea, Koikili Lertxundi ; irudiak, Urtzi Lertxundi]
Hamar kapituluz osatutako liburu honetan egilearen ideia autogestionarioak jaso dira. Gizateria hiru botere faktikoren bidez -ideologikoa, ekonomikoa eta militarra- menderatuta dago, eta lanak pertsonei botere horietan ahalduntzen laguntzea du helburu. Liburua koronabirusak eragindako konfinamenduaren testuinguruan idatzi da, agerian gelditu baita beldurra erabilita manipulatzen gaituztela, murrizketa ekonomiko berriak txintik esan gabe onar ditzagun eta indar errepresiboei gizakien esplotazioa bermatzen lagun diezaiegun. Azken proposamenak, epilogoan jasotakoak, pertsonak askatzeari irekitzen dio atea, eta egin beharreko bidea zehazten du, zeinetan gizateria autogestioaren bitartez emantzipatuko baita. Zutik ipintzeko ordua da! Autogestiona gaitezen!
Zerrenda: