Dinosauroak horizontean / Xabier Amuriza.
"Dinosauroak horizontean" deritzona "Joan ziren" izeneko ziklo baten lehenengo liburukia da. Bigarrena ere, "kiratsetik ihesi" deituko dena, amaituta dago, datorren udaberriaren zain. Ziklo osoa zenbat zenbakitara iritsiko den aurresaterik ez dago. Bizi-luzearen arabera. Guztiz fenomeno esplikaezin batetik abiatzen da dena. Fenomeno horretaz konturatzea kostako zaio subjetuari. Ez zaio gutxiago kostako biziraupena fenomeno irrebertsible horretara egokitzea. Egoera berritik zaharrerantz eta zaharretik berrirantz, diagonalak eta transbertsalak barne, norabide guztiak irekitzen dira, aldi berean abiagune eta helgune den memoriaren bitartez. Memoria horri ez zaio interesatzen gertaerak euren hartan kontatzerik, ezta oroitzen dituen bezala ere. Soil-soilik, iturri bat da, agortezian zorionez, garabidea ematen duten motiboak bertan aurkitzeko. Motiboak batzuetan gertatuak dira, gehienetan asmatuak. Emaitzak, beti ere, errealitate unibertsal bat islatuko du: denbora zehatz bateko Euskal Herri bat.
Zerrenda: