Azala
Audioa Eskuragarri

Joxe Mari Agirretxe [Interneteko baliabidea - Audioa] : irriaren militantea da / Oier Aranzabal

Elkarrizketa podcast bat da 'Barruan gaude', protagonista baten etxera saio bakoitzean sartu eta elkarrizketa bat ekarriko dugu, intimoa, barrutik. Joxe Mari Agirretxek (Lasarte-Oria, 1964) pailazogintzari eman dio bizitza osoa. Ezagunagoa egingo zaizu agian bere pailazo izengoitia: Porrotx. Aitarekin boxeoa ikusten zuen Urtainen garaian, eta Xabier Arzalluzen mitinetara laguntzen zion baita. Gazterik, Jarraien sartu eta Herri Batasuneko zinegotzia izan zen Lasarte-Orian. Garaiotan hasi zuen baita bere pailazo ibilbidea Takolo, Pirrutx eta Porrotx hirukotean. Azkenean pailazogintza ogibide bihurtu eta urte mordoa darama irriaren militante lanetan. Belaunaldi batek baino gehiagok egin du barre Porrotxekin. Orain Pirritx, Porrotx eta Marimototsek osatzen dute hirukoa, eta sekulako lantaldea dute atzean. Agirretxek bere baserriko ateak zabaldu dizkigu, sartu nahi?

Zerrenda:
Egile nagusia: Arantzabal, Oier
Erakunde egilea: ZuZeu Podcast
Egilea(k): Agirretxe, Joxean
Argitaratua: [Donostia] : Zuzeu, 2020
Bilduma: Barruan gaude (Zuzeu Podcast) ; 24
Generoa / Forma: Baliabide digitalak
Audioak
Loturak: Entzun audioa
Joan Zuzeuko webgunera