Azala
Audioa Eskuragarri

Rafa Rueda [Interneteko baliabidea - Audioa] : akorde minor baten ostean / Oier Aranzabal

Elkarrizketa podcast bat da 'Barruan gaude', protagonista baten etxera saio bakoitzean sartu eta elkarrizketa bat ekarriko dugu, intimoa, barrutik. Bizitzaren pentagraman akorde minor baten ostean maiorra etorri liteke. Edo beste minor bat gehiago, agian. Rafa Ruedak (Mungia, 1972) ondotxo daki hori, urte ugari baitaramatza musikaren oihanean bizitzen. Abeslaria, ekoizlea, eta Euskal Herriko gitarrista finenetariko batda mungiarra. PiLT metal talde ospetsua sortu zuen 1992an eta bakarka diskografia oparoa osatu du azken hamarkadetan. Ez da saski bakarreko sagarra, eta hainbat musika estilo landu ditu; besteak beste, metala, folka, popa edo elektronika, baina, berak ez du sailkapenen neurrietan sartzea gustoko. Orain Mungiako bere etxeko sotoan eraiki du estudioa. Bertan igarotzen ditu orduak musika egiten, doinuekin eta testurekin jolasean.

Zerrenda:
Egile nagusia: Arantzabal, Oier
Erakunde egilea: ZuZeu Podcast
Egilea(k): Rueda, Rafa
Argitaratua: [Donostia] : Zuzeu, 2019
Bilduma: Barruan gaude (Zuzeu Podcast) ; 20
Generoa / Forma: Baliabide digitalak
Audioak
Loturak: Entzun audioa
Joan Zuzeuko webgunera
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Soinu-grabazioak INTERNETEKO BALIABIDEA EK21040105