Azala
Audioa Eskuragarri

Joserra Senperena [Interneteko baliabidea - Audioa] : doinuen alfabetoan idazten du / Oier Aranzabal

Elkarrizketa podcast bat da 'Barruan gaude', protagonista baten etxera saio bakoitzean sartu eta elkarrizketa bat ekarriko dugu, intimoa, barrutik. Joserra Senperenak (Donostia, 1965) Seat 600 baten tamainako pianoa dauka egongelan aparkatuta. Beti afinatuta, bada ezpada ere. Gros auzoan daukan etxea musika eginaz ordaindu du, eta maite du ofizioa. 'Existentzia minorrak' bakarkako diskoaren aurkezpen lanetan dabil orain, Victoria Eugenia Klubean goiz bakar batean grabatutako piano piezekin osatutako disko luzea. Baina bakarka aritzeaz gainera, beste musikarien laguntzaile gisa ere ibili izan da; tartean, Bide Ertzean, Fito y los Fitipaldis, Duncan Dhu edo Sabinarekin. Ezagutu du estadio betearen oihartzunak eragiten duen oilo ipurdia, eta baita jazz clubaren zurrumurru ixila ere. Euskal Herrian gutxi dira musikaren mundua berak bezain sakon ezagutzen dutenak. Etxeko ateak zabaldu dizkigu.

Zerrenda:
Egile nagusia: Arantzabal, Oier
Erakunde egilea: ZuZeu Podcast
Egilea(k): Senperena, Joserra
Argitaratua: [Donostia] : Zuzeu, 2019
Bilduma: Barruan gaude (Zuzeu Podcast) ; 18
Generoa / Forma: Baliabide digitalak
Audioak
Loturak: Entzun audioa
Joan Zuzeuko webgunera
Sinopsia:Elkarrizketa podcast bat da 'Barruan gaude', protagonista baten etxera saio bakoitzean sartu eta elkarrizketa bat ekarriko dugu, intimoa, barrutik. Joserra Senperenak (Donostia, 1965) Seat 600 baten tamainako pianoa dauka egongelan aparkatuta. Beti afinatuta, bada ezpada ere. Gros auzoan daukan etxea musika eginaz ordaindu du, eta maite du ofizioa. 'Existentzia minorrak' bakarkako diskoaren aurkezpen lanetan dabil orain, Victoria Eugenia Klubean goiz bakar batean grabatutako piano piezekin osatutako disko luzea. Baina bakarka aritzeaz gainera, beste musikarien laguntzaile gisa ere ibili izan da; tartean, Bide Ertzean, Fito y los Fitipaldis, Duncan Dhu edo Sabinarekin. Ezagutu du estadio betearen oihartzunak eragiten duen oilo ipurdia, eta baita jazz clubaren zurrumurru ixila ere. Euskal Herrian gutxi dira musikaren mundua berak bezain sakon ezagutzen dutenak. Etxeko ateak zabaldu dizkigu.
Deskribapen fisikoa:Audioa (mp3) (46 min) : soinuduna