Azala
Audioa Eskuragarri

Begoña Del Teso [Interneteko baliabidea - Audioa] : banpiroak, Morante de la Puebla eta basurdearen hozkada / Oier Aranzabal

Elkarrizketa podcast bat da 'Barruan gaude', protagonista baten etxera saio bakoitzean sartu eta elkarrizketa bat ekarriko dugu, intimoa, barrutik. Donostiako Gros auzoko Gloria kalean bizi da Begoña Del Teso (Donostia, 1955). Zinema kritikaria izateaz gain Diario Vasco egunkarirako egunero elkarrizketa bat egiten du. Dagoeneko 4600 pertsona elkarrizketatu ditu jada, baina, ez du grabagailurik erabiltzen. Banpiroen zale amorratua da eta zezenketak maite ditu: "Okerrago oraindik, Morante de la Puebla gustatzen zait", dio. Aitzitik, bandera errepublikarra dauka etxeko korridorean eta ezkertiartzat du bere burua. Bere etxean sartzea Tim Burtonen pelikula batera sartzea bezalakoa da.

Zerrenda:
Egile nagusia: Arantzabal, Oier
Erakunde egilea: ZuZeu Podcast
Egilea(k): Del Teso, Begoña
Argitaratua: [Donostia] : Zuzeu, 2019
Bilduma: Barruan gaude (Zuzeu Podcast) ; 7
Generoa / Forma: Baliabide digitalak
Audioak
Loturak: Entzun audioa
Joan Zuzeuko webgunera
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Soinu-grabazioak INTERNETEKO BALIABIDEA EK21040085