Azala
Liburua Eskuragarri

Gabon kanta bat / Charles Dickens ; itzultzailea, Xabier Mendiguren

"Espektroz eta mamuz bete dudan istorio honetan, nire xedea izan da ideia baten ilentia piztea, zeinak nire irakurlea bultzatuko duen bre buruarekin eta hurkoarekin bakeak egitera, egilearekin gustora senti dadin, eta urteraren sasoi honekin berebat. Izango ahal da narrazio hauxe etxe bakoitzean konpainia atseginaren itzal; itzal bai, inork itzaliko ez duena!" Hala idatzi zuen Charles Dickensek liburu honen lehen argitalpenaren hitzaurre gisara 1843.go abenduan. José María Valverde irakasleak berriz dio Gabon sekularizatu baten ideia arrastoa sakon ezarri zuela nobela honekin. Gabonak familiaren eta filantropiaren jaiak bezala. Egia ere da, Eliotek zioen bezala, horrenbeste espektro eta mamuren artean, pertsonaia benazko bat pintatzen zaigula Gabon kanta batean, hain benazkoa pertsonaia hori, haragi eta hezur baitirudigu sarri askotan. Ez da segurasko hau Dickensen erlaturik ezagunena, bai ordea Dickensen obra ezagutzeko eredugarri eta paradigmatikoenetakoa.

Zerrenda:
Egile nagusia: Dickens, Charles (1812-1870)
Egilea(k): Mendiguren Bereziartu, Xabier (1945-2023)
Argitaratua: Donostia : Erein, L.G. 1990
Bilduma: Literatura (Erein) ; 65
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura

Antzeko izenburuak