Azala
Liburua Eskuragarri

Itsaso ahantzia / Koldo Izagirre Urreaga

Poema hauen mundua ixila da, eta mundu horretan itsaso latz eta erraldoiak errege mutu bat dirudi. Lurra, babesa, minimoa da, Liliput espiritual bati dagokiona. Lur minimoan, bakanak dira presentziak, arbol-anaiak eta andere-zubia, poemagilearen barnean gertatutako katastrofeetatik slbatu diren gauza bakarrak, ezerezaren bezperan bilatu dituen bihozkide salbatzaile bakarrak. Eta denboraren abantara bejetalena da, motela, mantxoa, orratzin gabeko erlojuetan koka litekeena. Ezer aldatzeke, eta zerbait askatzaile, onuragarri itxoegiten dagoenari burla eginez betetzen dena, joaten galdetzen dena. Oinazearen ziutatean ostatu diren beste mezulariei gertatu zaien bezale, zauritatako Izagirre Urreagari ere barrurantz dario odola, eta odolak isiltasunari ematen dio musu. Montalek ere hala dio: arrazoi bakarra, isiltzen den harena da, adar lehor eta okerrak bezalako silaben jabearena. Ez da, beraz, poeta autoritario bat, tribuna bat harturik kristau kutsuzko bertso maioritarioak botatzen saiatzen dena. Ez da hori. Ez. Ez da. (Bernardo Atxaga)

Zerrenda:
Egile nagusia: Izagirre, Koldo
Argitaratua: Donostia : Kriselu, 1976
Generoa / Forma: Poesia
Helduentzako Literatura
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Poesia (Helduentzat) P IZA its Eskuragarri  Maileguan eskatu EK21020493