154 [Interneteko baliabidea] 154 / Wire ; [hitzaurrea, Aritz Branton ; itzulpena, Cano, Aritz Branton]
1979an, Ingalaterrako Wire taldeak rock albumik iraultzaileenetako bat plazaratu zuen: '154'. Diskoak taldekideen interes anitzak eta, aldi berean, batasuna islatu zituen, eta, kritika askoren arabera, urte bereko 'Lodger'ri -David Bowiek Berlinen grabatu zuen azken albumari- '154'ek inbidia izatekoa bezalakoa zen, Wirena Bowierena baino handiagoa eta aberatsagoa baitzen. Baina, askotan gertatzen den bezala, '154'k ez zuen merezi zuen arrakasta jaso. Gaur egun taldeak jarraitzen du diska berri eta berritzaileak grabatzen eta kontzertuak ematen; jarraitzaile amorratu asko baditu, baina musikazale askok ez dute Wiren musika ezagutzen. Gure ustez, disko honek entzule gehiago izatea merezi ditu, eta, aldi berean, entzule horiek diskako abestiak ezagutzea merezi dute. '154' izenburuak ordura arte taldeak egin zuen kontzertu-kopurua adierazten du. Artistak eta kontzeptuzaleak dira Wire taldeko musikariak. Izan ere, 13 abestien indarra eutsi ezinezkoa da, lehenengo "Jakin behar nuen"-etik hasi eta bukaerako "40 bertsio"-era arte, bai musikari dagokionez, bai letrei dagokienez. Abesti bakoitzak interpretazio bisuala merezi zuelakoan, artista banari abestion letrak eta musika abiapuntutzat hartuta artlan bat gauzatzea eskatu genion. Hona hemen eskaera horren emaitza. Baita letren itzulpenak euskaraz.
| Argitaratua: |
[S.l.]
Booktegi,
2019
|
|---|---|
| Bilduma: |
English (Booktegi)
|
| Generoa / Forma: |
Poesia
Helduentzako Literatura Baliabide digitalak |
| Loturak: |
Liburua deskargatzeko (Booktegi.eus) |
| Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
| Poesia (Helduentzat) | INTERNETEKO BALIABIDEA | EK21010378 |