Azala
Liburua Eskuragarri

Bizitza lanbide : 1935-1950 / Cesare Pavese ; itzultzailea, Maite Lopetegi Campano

Pavesek ez du epeltasunik, ez adostasunik bilatzen. Bizitzan moralki zilegi gertatuko zaion jarrera bilatzen duen pertsona baten egunkaria da. Itaunketa etengabea, beraz. Egunkaria izanik, irakurle bakar bati zuzendutako idazkia da. Eta irakurle horri ez dio konplizitaterik, ez onespenik eskatzen. Erantzunik ez dagoela (edo onartuko ez dituela) jakinda, erantzunak eskatzen dizkio. Eta itaunketa jarrera bihurtzen da; baina hori ez zaio aski atseden hartzeko. Itaun batek beste batera baitarama, segida latz amaigabean. Horrek guztiak "ohiko egunkari intimo" izateko aukera baztertzen du. Gertakizunen aurrean, gertakizunen gainetik, jarrera moralak arduratzen du. Eta literaturan aurkitzen du, bizitzan bainoago, bere kezkak bideratzeko aukera. Ezinbestez da idazle.

Zerrenda:
Egile nagusia: Pavese, Cesare (1908-1950)
Erakunde egilea: EIZIE
Egilea(k): Lopetegi Campano, Maite
Argitaratua: Euba : Ibaizabal, L.G. 1997
Bilduma: Literatura Unibertsala (Ibaizabal) ; 62
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N PAV biz Eskuragarri  Maileguan eskatu EK21010181