Azala
Liburua Eskuragarri

Olivetti / Aitziber Etxeberria Garro

Haserre dago Ingrid. Bakarrik. Ez du pozik sentitzeko arrazoi handirik. Ama, haurra zela hil zitzaion. Hamar urte baino gehiago dira, Irene, ahizpa ikusten ez duela. Aita berriki hil da. Notarioaren bisita tramite hutsa izango dela pentsatzen du. Testamentuak, ordea, aitaren azken borondatea ez ezik amarena dakar. Beretzat esanahirik ez duen Olivetti idazmakina baten argazki zahar bat eta ulertzen ez duen aipamen bat nahikoa izango dira bere bizitza hankaz gora jartzeko. Gurasoen iragana eta bere haurtzaroa goitik behera miatzera eramango du egoera horrek. Ikerketan egindako urrats bakoitzak amari buruz zekien guztia zalantzan jartzera bultzatuko du. Badirudi ezer ez dela uste zuena bezala. Hainbeste urtez ezkutuan mantendu diren gertaerak argitzea bizi-erronka bilakatuko da Ingridentzat, ama ezagutzen lagunduko diona. Ezustez beteriko bide malkartsu horretan Dusty tatuatzailea izango da bere laguntzaile nagusia.

Zerrenda:
Egile nagusia: Etxeberria, Aitziber
Argitaratua: Donostia : Erein, 2020
Edizioa: 1. argit.
Bilduma: Narratiba (Erein) ; 127
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N ETX oli Eskuragarri  Maileguan eskatu EK20110489