Azala
Liburua Eskuragarri

Analfabetoa idazle : kontakizun autobiografikoa / Agota Kristof ; itzulpena, Eskarne Mujika Gallastegi

Hamaika atal laburretan jasotzen ditu egileak bere bizitzaren une erabakigarrienak. Jaioterri izan zuen Hungariatik Austriara, eta handik Suitzara emigratu zuenean lau hilabeteko bere alabarekin, hungarieraz irakurtzen zuen, eta asko; baina gero, frantsesez -alegia, erbestearen hizkuntzan- idatziko du bere literatur obra osoa. Liburu honetan, ama hizkuntzaz eta "hizkuntza etsaiez" dihardu (alemana eta errusiera, baita frantsesa bera ere) besteak beste, idazkera minimalista batez ondutako kontakizun autobiografiko zorrotz, gupidagabe eta doi batean. Oroimen eta bizipien propioez -eta oroimen eta bizipen haiei buruzko azterketa zorrotzez- literatur esperientzia hunkigarri bezain gozagarria eraikitzeko gauza izan diren idazle maisu-maistren multzoan dugu, betiko, Agota Kristof.

Zerrenda:
Egile nagusia: Kristof, Agota (1935-2011)
Egilea(k): Mujika Gallastegi, Eskarne
Argitaratua: Irun : Alberdania, L.G. 2020
Bilduma: Narrazioa (Alberdania) ; 142
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura