Azala
Liburua Eskuragarri

Kilker bat autopistan / Bernardo Atxaga ; edizio-lana, Asun Garikano

Maite Artolak zuzendutako "Faktoria" irratsaiorako prestatutako gogoetak jaso dira liburu honetan, 2016ko udazkenean hasi eta 2020ko udara arte mikrofonoaren aurrean adierazitakoak. Irratirako pentsatuak izan zirenez, ahozkoaren kutsua dute, baina pausoz pauso garatutako saiakera baten gisa aurkezten dira hemen, egileak berridatzita eta osatuta. Kilker bat bezala paratu beharra dago autopistako zangan, inork entzuten edo ulertzen ez duen mezu batekin apika, jendearen bizitza ziztu bizian doan artean. Kilkerra. Baina kilker honek gaineko hego gogortuak igurtziz egiten duen hots zolia ez da beti-batekoa. Kilkerra ikuslea eta lekukoa da, memoriaduna eta pentsamenduduna. Ez da kilker bat: gogo kritikoa da. [Joseba Sarrionandia]

Zerrenda:
Egile nagusia: Atxaga, Bernardo
Egilea(k): Garikano, Asun
Argitaratua: Iruñea : Pamiela, 2020
Edizioa: 1. ed.
Bilduma: Kondagintza (Pamiela) ; 44
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea