Lazarraga Eskuizkribuaren edizioa eta azterketa / Gidor Bilbao ... [et al.]
2004ko otsailaren 18an aurkeztu zen jendaurrean Lazarraga Eskuizkribua eta harro handia sortu zuen filologo, literaturzale eta euskaltzaleen artean, Arabako euskaraz idatziriko lehen lekukotasun luzea zelako (XVI. mendearen amaiera edo XVII. mendearen hasierakoa). Autoreek berehala ekin zioten talde-lanari, ezkuizkribuaren azterketa eta edizio fidagarri, arduratsu eta zintzoa aurkezteko helburuarekin, Hamabost-hamasei urte hauetako lanaren emaitza da liburu hau. Argitalpena bi liburukitan antolaturik dago. Lehenengoan, Joan Perez Lazarragakoren (c. 1547-1605) bizitza eta idazlanei buruzko sarreraren ondoren, Lazarraga Eskuizkribuaren gramatikaren azterketa sakona eta hiztegi-adizkitegia argitaratu dira. Bigarren liburukian, Lazarraga Eskuizkribuko testu osoaren edizioa dator: ezkerreko orrialdeetan, edizio filologikoa eta, eskuinekoetan, testu hori berori, ezkerrekoaren parez pare, baina euskarazko gaurko grafiara aldaturik; bien azpian, argibideohar ugariz eta ohar paleografiko zehatzez hornitu da edizioa. Autoreak Monumenta Linguae Vasconum ikerketa-taldeko kideak dira. Talde honek mota, leku eta garai guztietako euskararen lekukotasunak bilatzen, editatzen eta aztertzen ditu, lekukotasun horietatik abiatuta euskararen historia azaltzeko eta historiaurrea berreraikitzeko asmoz.
Erakunde egilea: | |
---|---|
Egilea(k): | ; ; ; ; ; |
Argitaratua: |
Bilbo :
Euskal Herriko Unibertsitareko Argitalpen Zerbitzua,
L.G: 2020
|
Bilduma: |
Filologia eta Hizkuntzalaritza (EHU)
22-23 |
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Erreferentzia-materialak
|
Loturak: |
Ikus argitaletxearen webgunea Ikus argitaletxearen webgunea |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
821.361.09 BIL laz | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK20110406 |