Zoriontsuak izatea aukeratu genuen / Mikel Ayllon
Anjak lana, familia eta sorterria utziko ditu, ezagutu duen maitearen atzetik joatearren; Marcok haurtzaroko medietako mamuak ahaztu nahiko ditu itsas lainoen artean; Rosalía beretik eman eta eman ariko da, ordainetan deus gutxi eskatu gabe; Amaiak ez du bere institutuko lagunen moduan amaitu nahi; Izaskunek badaki beste pertsonei nola lagundu; bere buruarekin asmatzea falta... Zoriontsu izan nahi dute istorio hauetako protagonistek, baina badakite zoriona ez dela iragarkietako zelofanetan bildutako opari hori; are, susmatzen dute, ahaleginduagatik ere, ez zaiela trukean etorriko betiereko paradisurik. Baina ezin bertan goxo geratu, ezin etsi... Donostia Hiriko Kutxa Literatura Saria irabazi du Mikel Ayllonek ipuin-bilduma eder honi esker, non hitzek edertasuna bilatzen duten, non edertasuna istorio baten zerbitzura dagoen, eta non istorio horrek gogoeta eginaraziko digun bizitzaren zentzuaz, eta baita geure bizimoduaz ere.
| Egile nagusia: | |
|---|---|
| Argitaratua: |
Donostia :
Elkar,
L.G. 2020
|
| Bilduma: |
Literatura (Elkar)
; 384 |
| Loturak: |
Argitaletxearen webgunea Liburu honi buruzkoak Artefaktua telesaioan |
| Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
| Narratiba (Helduentzat) | N AYL zor | Eskuragarri Maileguan eskatu | IRALE21100294 |
| Narratiba (Helduentzat) | N AYL zor | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK20110376 |


