Azala
Liburua Eskuragarri

Emakume bizkor eta eraginkorrak Bilbon (1800-1936) / Joseba Agirreazkuenaga, Mikel Urquijo, María José Villa (arg.) ; [testuen itzulpena, Maramara taldea]

Bilboren garapenean parte hartu zuten emakumeen bitartez, hiriaren historia hobeto ezagutzeko parada eskaintzen du liburu honek. Horretarako, bi atal nagusitan antolatu da, aipatu emakumeek Bilbon egin zuten bizitza oinarritzat hartuta. Lehendabiziko atalean, hiru ikerketaren bitartez, historia garaikidean emakumeek Bilbon bizi izan zuten egoera jarri da bere testuinguruan. Bigarren atalean, historia horren hamar protagonista aurkeztu dira. Lehendabiziko atalean bildu diren hiru ikerketek Bilboko emakumeen eguneroko bizitzan eragin zuzena izan zuten arloak jaso dituzte: politika, lana eta hezkuntza. Horien bitartez, XX. mendean zehar emakumeek jorratu behar izan zuten berdintasuneranzko bide luzea hobeto ulertzeko gakoak eskaini nahi izan dira. Lanaren, hezkuntzaren eta politikaren esparruetan, egoera oso ezberdinak bizi izan dituzte emakumeek eta gizonezkoek, eta, besteak beste, emakume haiek egindako lanari esker, aldaketarako bidea abiatu zen. Bigarren atalean, Bilboren historian nabarmendu diren hamar emakume bizkor eta eraginkorren biografiak bildu dira. Irakurlea jabetuko den bezala, proiektu eta jarduera sozial oso ezberdinak aurrera eraman zituzten emakumeak dira guztiak. Denek izan zuten protagonismo handia XIX. eta XX. mendean, bai hirian bertan eta bai hiritik kanpo ere: Bizenta Mogel (idazlea), Casilda Iturrizar (enpresaburua), Juana Whitney (irakaslea eta ekintzailea), Adelina Méndez (irakaslea), Benita Asas (irakaslea eta mugimendu feministaren aitzindaria), Vir...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile korporatiboa(k): Euskal Herriko Unibertsitatea. Argitalpen Zerbitzua ; Maramara taldea
Egilea(k): Agirreazkuenaga, Joseba ; Urquijo Goitia, Mikel ; Villa Rodríguez, María José
Argitaratua: Bilbao : Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, L.G. 2020
Bilduma: Ikertuz (EHU)
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Biografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Ikus aurkibidea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 396(460.152)"18/19" ema Eskuragarri  Maileguan eskatu EK20110198