Azala
Liburua Eskuragarri

Odolekoak / Antxiñe Mendizabal Aranburu

1941ean hasi eta oraintsu arte, Iruñeko familia baten historia kontatzen digu nobelak, hiru belaunalditan zehar, hiru emakumeren bitartez: Matilde, Teresa eta Amaia, nor bere ama bilatzen eta ukatzen duten hiru matrioxka. Unean uneko modak, gertakariak eta bizimoduak pasatzen dira ispilu ibiltari baten aurretik; gizartearen tenkak, borrokak eta aldaketak ageri dira kronika bizi honetan. Historia handiaren gainetik, ordea, hainbat jenderen istorioak ezagutuko ditugu: Echalucetarrenak, baina baita haien ahaide, neskame, lagun eta etsaienak ere. Baina, batez ere, ama-alaba harremanei buruzko kontakizun sakon, gogor eta hunkigarria da esku artean duzuna: lotura zail, konplexu eta mingarria, sentimendu kontrajarriz osatua, edari bizi batzuen antzera, sartzean eztarria erre eta barrena luzaroan berotuko dizuna.

Zerrenda:
Egile nagusia: Mendizabal, Antxiñe
Argitaratua: Donostia : Elkar, L.G. 2020
Bilduma: Literatura (Elkar) ; 381
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Liburu honi buruzkoak Artefaktua telesaioan

Antzeko izenburuak